Eskuernagako Udala

eu es
10°4° max12° min

Eguraldia Eskuernagan

TELEFONO ERABILGARRIAK

Anbulategia: 94 5609011
Udaletxea: 945 609024
Udaletxea: 945 609070

Eskuernaga > Turismoa > Pertsonaia ospetsuak

Pertsonaia ospetsuak

Francisco de Paula Rivas

Politikari karlista. 1827an jaioa. 1871ean Arabako senatari izan zen. 1870ean Manterolak sortutako Euskal Batzordeko kide izendatua izan zen ere bai. 1874an hautagai karlistak konbotatutako Arabako Biltzar Nagusietako lehendakaritzara heldu zen, “Maeztu Batzarrak” deituak. Karlismoaren fakzio desberdinen artean bitartekaritza lanak egin zituen. Biltzarrak disolbatutakoan bere kargua utzi eta Gortean Ordezkari izendatu zuten, baita eusko eta nafarroako Biltzarretan Arabako ordezkari ere.

Pedro Peciña Samaniego

Klerikoa. Compostelako Done Jakueko artxidiakono eta kalonjea. Haren jaioterrian jauregi bat eraikitzeko agindua eman zuen XVII. mende hasieran. Aurrerantzean La Casa del Indiano bezala ezagutuko zen.

Diego Sánchez Samaniego

Klerikoa. XVI. Mendean bizi izan zen. Compostelako Done Jakueren artxidiakonoa. Garaiko Gobernu Zibil eta elizarekin oso erlazionatua egon zen. Ondasun handiak izan zituen. Arrosarioko gure Andrearen omenez kapera bat egin nahi izan zuen Eskuernagako elizan. Hala jaso zuen bere testamentuan eta, ziurra ez bad ere, bere helburua bete zela ematen du; izan ere, haren jaransleek San Pedroren kaperarengan eskubideak izan zituzten, eta horrek guztiak elizarekin auzi bat sortu zuen. 

Viura hotela

Eskuernagako Udala. Herreria kalea, 15. 01307
Telefonoa 945609024 avillabuena.valentin@ayto.alava.net