Eskuernagako Udala

eu es
12°5° max13° min

Eguraldia Eskuernagan

TELEFONO ERABILGARRIAK

Anbulategia: 94 5609011
Udaletxea: 945 609024
Udaletxea: 945 609070

Eskuernaga > Turismoa > Arkitektura zibila

Arkitektura zibila

Eskuernaga sestra-kurbak jarraitzen dituen kale luze, paralelo eta zabalez eraikita dago; ibaiaren ondoan daude, eliz-parrokia eraikita dagoen lekuan.

Aipatzekoak dira udalerrian dauden hainbat etxe errenazentista, etxetzar deigarriak eta harlanduzko fatxada nobleak dituzten jauregitxoak; horiek guztiak ezkutu eta ezkutu-txikiz apaindutak, XVII eta XIX mende artean eraiki izandakoak. 

“Indiano-ren” Etxea

Peciña de Samaniego Jauregia da Indianoren Etxea (La casa del Indiano) bezala ezagutzen dena. Andres de Bençaren lana da; 1608a eta 1610a artean eraiki zuen. Pedro Peciña Samaniegoren, Donejakue Compostelako artxidiano eta kalongearraren, aginduz.

Bertako pertsonaia karlistar garrantzitsu batzuen egoitza izan da, esate baterako, Francisco de Paula Rivas.

Indianoren etxea

Bi atal dituen eraikina da: beheko solairua, orube angeluzuzen baten gainean eraikitako pisua; gainontzekoa baino altuagoa den dorre baten gehigarria, elementu konstruktiborik aberatsenak ditu. Aipaturiko dorreak erdi-puntuko arku bat dauka, pilastra latzez inguratua, eta goialdean galeria bat osatzen duten puntu-erdiko beste bi arku. Konkorturiko frontoi batek estaltzen du, boluta batzuez erdibitua, eta goialde batzuekin azkendua. Donejakue Compostelako erliebe erromanista kromatu bat dago arkuaren klabean. Sarrera gaineko baoa euskarri moduko molduratua da, txakur gainean erlaitz txiki bat duena. Azken solairuan erdi-puntuko bi bao irekitzen dira, logia bat sortuz.

Barruan eskaileraren kutxa ikus daiteke, guztiaren zentroa dena; eskailera zabal eta bikainari argia ematen dion argizulo txiki batek burutzen du. Ondo definituriko barkalun torneatuak dituen baranda dauka, lehenengo zatietan harrizko harmailak, eta gainontzekoak zeramikaz estaliak dituenak.

Jauretxe honek oso ondo adierazten ditu landa-bizilekuari dagozkion elementu-kultuak.

Solana Markesaren Etxea

Etxe honengandik gertu Solanako Markesarena dago; funtsean, XVI. Mendean eraikitako lana, eta XVIIIan zabaldu zena bi hegalekin; haien artean angelu txiki bat dago eta lerrokatuta dagoen atal nagusi bat.

Bi fatxada daude: lehenengoa, nagusia, zaharrena eta Santiago kaleari begira dagoena; eta bigarrena, kale Nagusian kokatuta dagoena.

Hegalak kontuan hartu gabe esan liteke jauregi honek XVI. Mendean dorre izateko asmo eta itxura bazuela, haren altuera ikusirik. Angeluzuzen itxurako orube librean eraikitako jauregi handia da. Hiru solairu ditu eta hiru aldeko teilatuaz estalia. Haren eraikuntza ona da, horregatik hasierako obraren ezaugarri gehienak bikain mantentzen ditu.

Bere garaiko jauregi-egoitzen gehiengoa bezala, beheko solairuko baoak sarreran besterik ez daude. Kasu honetan bi sarrera ditu, eta nagusia errenazentista da. Lehenengo solairuan, errementeritza- eta zurgintza-lan bikainen adierazle diren bi balkoi daude. Haien gainean bao txikiak daude leiho-barren irten eta landuekin, goiko solairuko baoak bezalaxe.

Sarreraren goialdean armarri bat ikus daiteke, XVIII. mendean horra lekualdatua izan zena. Polikromia eta laurdendua da. Bertan bandaz egindako gurutze bat ikus daiteke ezpata batek zeharkatua, eta orlan honako legenda hau duelarik: “Esta espada quebrada más mi fe no faltara”, katez ornaturiko hiru troxa, gaztelu eta uhinen gainean dauden bi dorre, eta gazteluekin ornaturiko kate hanpatua.

Hegal bateko hirugarren solairuan, lau baoko egutera bat irekitzen da egurrezko zutarrien artean, eta babes moduan erabili den burdinezko baranda soil baten artean.

Etxeak kalitate handiko xehetasunak ditu bere baitan. Atarian bi tramozkoa den jatorrizko eskailera bikaina mantentzen du, eskailburuan kuku-leihoa duena. Atariko zola egoera bikainean jarraitzen du zaintze lanei esker eta osatzen duten geometria-itxurei esker. Halaber, bi armarri mantentzen ditu: bata, aspaldiko eraikinaren adin berekoa, non beitatutako bi otso, aleren aldekoak, ikus daitzezkeen; eta bestea, XVIIkoa izan litekeena, San Andresen aspek erdibitzen dutena, Nafarroako kateak eta bieitatutako bi otso.

Eraikin honen aurrealdean, errepidean, ortu baterako sarrera apal bat dago; ortu horrek ezpata batez zeharkatutako blasoi bat erakusten du, baita banda eta katez ornadura ere. Mende honen berrogeigarren hamarkada arte, zubi aten bitartez ortura pasa zitekeen errepide gainean eraikita zegoen.

Kale Nagusiko etxeak

Eskuernagako kale Nagusian barrena gainontzeko etxe dotoreak ikus ditzakegu. Horien arteko bat 1700ekoa da eta, gehiengoa bezala, harlanduzkoa da. Bi solairu ditu angelu batean kenduta, bertan hirugarren bat eraikita baitago. Sarrera eta bao txikiak nabarmentzen den moldura zapal batez inguratuta daude.

Fatxadan, gisa honetako gainontzeko etxeetan bezala, laurdendutako armarri bat ikus daiteke. Berau osatzen duten elementuak honakook dira: hamar bihotz, bi izarreko banda, ilbehera eta hainbat otso. Ezpata batek zeharkatzen duen banda bat daukan beste ezkututxo bat dauka ere bai.

Eskuernagako etxeak


Metro eskas batzuk aurrera jarraituta, jatorrizko elementuak mantentzen dituen beste etxe bat ikus dezakegu. Harlanduzko hiru solairu ditu. Beheko solairuko hermetikotasuna nagusitzen da, eta bertako sarrerak bao bakarra du.

Egia da eraikinean oxkarrez apainduriko beste bi bao zuzen nabarmentzen direla, baina ñabardura batekin, horien arteko batek ateburutik lokarri jarrai bat duela.

Ohikoa denez, gurutzean jarritako laurdendutako ezkutu bat erakusten du; bertan honako elementuak ikus daitezke: zuhaitz baten aurrean hartz batek erasotzen duen txakurra; hiru dorreko gaztelua, eta tronpa jotzen ari den peoi bat, baso bat eta basurde-ehizaldia.

Kale nagusiko etxeak

Angeluzuzeneko oinarria duen etxea da. Barrualdean nabarmentzekoa da beheragotuta dagoen harlanduzko arku handi bat, kortan dagoena eta etxearen zabalerak argia ematen diona. Eskailerako kaxa banaketa-lanak egiten dituen elementua da.

Enparantzako etxea

Gernikako Zuhaitzaren plazako iparraldea XVIII edo XIX. mendeko eraikin batek okupatzen du. Angeluzuzeneko itxura du eta hiru aldeko teilatuaz estalia dago. Harlanduzko hiru solairu ditu eta haren fatxada simetrikoa da. Aurrekoen estiloari jarraituz bi ezkutu ditu: horien arteko bat historiatu gabekoa; besteak zuhaitz bati lotutako txakur bat, txirla eta gurutzezko orla dauzka.

Barruko banaketa eskailera zabal eta bikainak txukuntzen du; haren goialdean argizulo txiki bat duen kupula dago. Eskaileren mailak, lehenengo eta bigarren zatian, harrizkoak dira eta gorriz jantziak daude, ertzean egurrezko marra bat dutenak. Zeramika hau gainontzeko solairuen berdina da. Baranda egurrezkoa da eta barkalun torneatuak ditu; haren hasierako zutabea harrizkoa eta oso berezia da.

Plaza eta Udaletxea

Udaletxea plazan dago, arrapala eta eskailerak dituen orube baten gainean. Harlanduxko hiru solairu ditu. Haren azken solairuan, eta plazara ematen duen fatxadan Gaztela eta Leongo armarria du. Lehenengo solairuan, gaur egun, Botika dago.

Herriguneko elementu klasikoak, eta diseinu moderno eta minimalistagoa duten hainbat elementu ikus ditzakegu. Kontraste handiko elementu hauekin guztiekin adierazten da Eskuernagak garaien aldaketei egokitzeko duen gaitasuna.

Udalerriko gune nagusia da, eta bizilagunek bertan egiten dute haien bizitza sozialaren parte handi bat. Duela urte gutxi eraberritu da, herribilduaren irudia berrituta.

Kokapena bikaina da inguruan baitaude Kultura-Etxea, Botika, Udaletxea, Eliza, Diezmos Etxea eta Viura Hotela -turista eta arkitektura abangoardistaren miresleentzako pizgarria-.

Viura hotela


Angeluzuzen itxurakoa da, eta jolas zein atseden hartzeko leku zabala dauka. Zubi batek batzen du frontoi eta udal-igerilekuekin. Bertatik joanez gero, herribilduko hegoaldean dagoen upeltegi zonalderaino doan ibilialdi eder bat dago. Arraldapa eta eskailerak dituen beste irteera batek, herriarekin batu egiten du plaza.

Eskuernagako txoko bat

“El Montecillo” dolmena

Herriak bizilagun zein turistak harritzen segitzen du, izan ere, 2009ko amaieran Eskuernagako herritar batek El Montecilloren dolmena aurkitu zuen. Berehala, Euskal Herriko Unibertsitateko Historiaurreko Saileko partaideak diren Javier Fernández Eraso eta José Anotnio Mujika Alustiza, hasi ziren aurkikuntza horren azterlanekin.

El Montecilloren korredoreko hilobia bi mahastiren artean dago. Arabako Errioxan dauden beste zazpiren ezaugarri antzekoak ditu. Desitxuratua dago eta gure garaian eratutako harrizko mordoxka batez erdi estalia. Korredorerako sarrera bi finkak banatzen dituen harresi batek estaltzen du. Kontserbazio ona izan du bere kokapenagatik.

Dolmena kamera batek osatzen du; aipaturiko azken hori bost blokez eta bi bloke dituen korredore batez osatua. Kamerak poligono itxura du, eta 2,10 metroko eta 2,35 metroko zabalera du (iparretik hegora, eta ekialdetik mendebaldera, hurrenez hurren).

Aurkikuntza hau Arabako Errioxan horren ohikoa den hondar-geruza baten gainean dago. Kameraren barrualdean krater bat sortu zen, litekeena, hilobi-kameraren edukiera handitzeko.

Tumulua hondar-harrizko multzoez eta barruko degradaziotik sortutako harez osatua dago. Es da estruktura simetrikoa, izan ere, mendebalderantz zabaltzen da, eta hegoalde zein ekialdean hondatuta dago, kokatzen den mahastiko atontze-lanen ondorioz ziurrenik. Hazitua dago harrizko mordoxka bezala erabilia izan delako.

Gainera, hondarretan eraikia egonik hezurrezko hondarrak ia guztiz desagertu dira.

Indusketa-lanetan hainbat pieza garrantzitsu aurkitu eta berreskuratu dira; horien artean, giza hezurrak: tarsokoak, hortz pieza batzuk, eta gazte baten orno zerbikala.

Bestelako aurkikuntzei dagokionez, kanpaniforme motako zeramiken bi zati topatu ziren: edalontzi eta lapiko batenak.

Horrez gain, terra sigillata hispanica zati txikiak eta burualdeko lauza azpian ikatzak topatu ziren. Aurkikuntza horiek guztiak erabakiorrak izan ziren, izan ere, hezur-hondar horien arteko bat aukeratu izan zen C-14 proba bitartez datatzeko. Lagina Miamiko (AEB) Beta laborategira bidali zen; bertan zehaztu zen dolmena Brontze Aroko hasierakoa dela. Aipatutako teoria hori berresten da topatutako kanpaniforme-zeramika zatiekin. Horiek Kantauri Mendilerroaren babeseko lekuetan topatutako beste batzuen oso antzekoak dira; horrek adierazten digu, gutxienez, Kalkolitikotik Brontze Aroko hasiera bitartean erabilgarri egon zela. Burualdeko lauza azpian zeramika erromatar zatiak topatu dira, kamera barruan erori direnak; litekeena da estrukturaren kolapsoa garai klasikoaren ondoren gertatu izana, eta litekeena da ere bai hilobi-eraikuntzaren arpilatzea garai hartan gertatu izana. 

Eskuernagako Udala. Herreria kalea, 15. 01307
Telefonoa 945609024 avillabuena.valentin@ayto.alava.net