Anbulategia: 94 5609011
Udaletxea: 945 609024
Udaletxea: 945 609070
Villaescuerna antzinako herrixkaren izena, Eskuernagaren jatorrizko deitura da. Nafarroako Antso VI Jakitunak 1164an Guardia sortzeko bereganatu zituen herrien arteko bat da; sortze hori, mairu eta gaztelarrengandik zaindu eta defendatzeko helburuz. Haren sorkuntza iparreko muino batean eraikitako gaztelu batekin hasi zen, bertatik Arabako Errioxako eskualde osoa mendean hartuz, gaur egun ezagutzen dugun moduan.
Erdi Aro osoan zehar, Nafar eta Gaztelarren arteko borroka eta liskarren ondorioz, Guardiak hainbat alditan aldatu zuen jabegotza. 1461ean Gaztelako Enrique IV monarkak behin betiko kendu zion Nafarroari Guardiako herribildua eta haren legatu osoa, bertan Villaescuerna egonik. 1486. urtean, herribilduak eta haren herrixkek Arabako Ermandadearekin bat egin zuten Errege Katolikoen aginduz. Aurrerago, 1661eko ekainaren 4an hain zuzen ere, Felipe IV subiranoak Guardiatik independizatea baimendu zion herribildu erregalia aitortu zion. 1688an udalerriaren izena Villabuena de Álava izatera pasa zen.

Herriaren berezko euskal izenik ez dagoenez, Uriona erabiltzea proposatu zen, itzulpen literala baita. 1996an, baina, Eskuernaga izena hartu zen itzulpen elebidun ofizialtzat; Villaescuerna jatorrizko izenari omenaldi bat egin nahian emandako izena, haren euskal izena baita.