Eskuernagako Udala

eu es
5° max13° min

Eguraldia Eskuernagan

TELEFONO ERABILGARRIAK

Anbulategia: 94 5609011
Udaletxea: 945 609024
Udaletxea: 945 609070

Eskuernaga > Eskuernaga > Ekonomia eta gizartea

Ekonomia eta gizartea

Udalerri hau hainbat aro eta kulturen arteko bizikidetza eduki izanaz harro egon daiteke, eta horietan guztietan ardoak bere presentzia izan duelarik.

Ardogintzaren tradizio luzeari esker bertako biztanleria mahatsondoaren monolaborantzatik, eta Errioxa Jatorri-Deitura duen ardoaren ekoizpenetik bizi daitezke esklusiboki. Udalerri txikia izan arren, gaur egun, 50 upeltegi daude. Ikusmina dutenek edota ardoaren sutsuek aipatutako upeltegi horietatik batzuk bisitatu ditzakete. Hori guztia enoturismo ibilbide bati esker, non, salda horien laborantzaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango duten, ondoren, dastaketa batean horiek gozatzeko aukera izanik.

Herribilduak upeltegi tradizionalei eskainitako auzoa dauka, gaur egun udalerri osotik hedatuak dauden arren. Omenaldi gisa, bertako herritarrek egindako burdinezko eskultura bat dago, prentsa batean dagoen gizon batez baliatuz ardoaren laborantzaren ikur izatea helburu duena.


Eskultura Eskuernagan

1900. urtean 475 biztanle zeuden, eta ordutik hona biztanlegoak behera egin duen arren, herribildua etengabe hedatuz joan da. Gaur egun, upeltegi bikainez gain, bestelako zerbitzuez goza dezakegu: jatetxeak, hotela, fisioterapia zentroa, dendak, tabernak eta farmazia.

Eskuernaga leiala da bere usadioekin, horregatik 1657. urtetik hona maiatzaren 15ean San Torkuatoren omenez zaindariaren jaiak ospatzen dira. Berdin, bere parrokiari dedikaturiko San Andres omentzeko jaiak, azaroaren 30ean.

Eskuernagako Udala. Herreria kalea, 15. 01307
Telefonoa 945609024 avillabuena.valentin@ayto.alava.net